Orain arte, 45 ostalaritza-establezimenduk egin dute bat Vital Fundazioak eta Vitoria-Gasteizko Udalak jai jasangarriagoak lortzeko eta ahalik eta plastikozko hondakin gutxien sortzeko abian jarritako ekimenarekin. 2019an abiatutako kanpaina aitzindaria berraktibatu dute erakunde biek. Horretarako, 100.000 edalontzi berrerabilgarri jarri dituzte zirkulazioan, eta uztailaren 24ko gauean eta 25ean, Blusaren eta Neskaren Egunean, eta Andre Maria zuriaren jaietan erabil daitezke.