Apellanizen egingo da Izki Trail lasterketaren bigarren edizioa, uztailaren 29an. Mendia eta Izkiko parke naturala uztartu eta osorik Arraia Maeztun egiten den kirol-proba bakarra da. Karrantan–Oskarbi elkarteak eta Vital Fundazioak antolatu dute, Arabako Foru Aldundiaren eta Arraia-Maeztuko Udalaren laguntzarekin. 9:00etan hasiko da proba, Gerardo Lopez de Gereñu plazan.