![Busti zaitez](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2023-07/Adembi_Mojate2023_Cabecera_Twitter.jpg)
AEMARek (Esklerosi Anizkoitzaren Arabako Elkartea) eta Vital Fundazioak antolatutako ‘Mojate – Busti Zaitez’ kanpaina 26. ediziora iritsi da, Arabako gizartea ‘bustitzera’ gonbidatzeko asmoz. Bustitze hori esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko ekintza izango da baita birgaitze-zerbitzuak mantentzeko dirua biltzeko ere. Aurten, uztailaren 9an izango da hitzordua, eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Estadio Vital Fundazioaren instalazioetan (Cervantes ibilbidea 20, Vitoria-Gasteiz).