Legutioko Triatloiak (TRI Legutio) bigarren edizioa egingo du uztailaren 8an, larunbata. Ibilbidean aldaketa batzuk egingo dira, erakargarriagoa izan dadin, eta aurten zehaztu den kupoaren arabera, 300 parte-hartzaile izango dira. Federatutako atletentzako da triatloia; gizonezkoen proba 15:00etan hasiko da eta hamar minutu geroago emakumezkoena hasiko da.