Vital Fundazioaren Astearte Musikalak azaroaren 8an itzuliko dira, 33. edizio honetan ere ganbera musikarekin duten hitzordua betetzeko. Datorren urteko martxoaren 28ra arte, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) 17 kontzertu eskainiko dira. Kontzertuok asteartero izango dira, 19:30ean. Musikarien artean bakarlari bi, lau bikote, hiru hirukote, bi laukote, boskote bat, seikote bat, orkestra bi eta Musikeneko eta Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasle talde bi arituko dira.