‘Vital Araban zehar’, Vital Fundazioak gure lurraldean udak gozatzeko antolatzen duen kultura ekimena amaitzear dago. Laudio eta Agurain izango dira XVIII. edizioko azken bi udalerriak. Edizio hau 66 herritara iritsi da (Arabako 64 eta Trebiñuko 2), 107 emanaldiren eskutik.