![Deporte inclusivo](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2022-04/Feria%20D.%20Inclusivo%201.png)
Ostiral honetan, apirilaren 8an, kirolaren bidezko inklusioaren lehenengo jaia ospatuko du Vital Fundazioak Vitoria-Gasteizen. Ekitaldia Santa Barbara plazan izango da 17:00etatik 20:00etara eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago, desgaitasuna izan edo ez izan.