Nekazaritzaren biziberritzea Añanan Ekintzailetza eta enplegu ekimenak
Vital Fundazioak eta Añanako Landa-Garapeneko Elkarteak Añanan prestakuntza eta enplegu alternatiboko programa bat garatzen dute, nekazari eta laborantza berriak sortu eta, horrela, nekazaritza-sektorea biziberritzeko helburuarekin.
Edozein langabek parte hartu dezake programa honetan, nekazaritzako-elikagaien arloan prestakuntza jaso eta, ondoren, horretan lan profesionala egiteko, bere esparruetako edozeinetan: ekoizpena, eraldaketa edo merkaturatzea. Arreta berezia eskainiko zaie sektorean esperientzia daukaten pertsonei, gazteei, emakumeei eta eskualdean bizi direnei.
Proiektu anbiziotsu bat da, bi jarduera-esparru dituena: nekazaritza-ekoizpena eta nekazaritzako elikagaien eraldaketa.