1. Hasiera
  2. Mójate-Busti zaitez 2024
mojate busti zaitez

Informazioa

  • Ordua: 12:00h
  • Lekua: 
    • Ekitaldi nagusia: Vital Estadioa Fundazioa (Cervantes pasealekua 23)
    • Beste ekitaldi batzuk: Aldayeta Klub Nautikoa, Zorrotza, Gamarra eta, igandean, hilak 14, Bastidako igerilekuetan.

*Gune horietan kanpainako materiala saltzeko stand bat jarriko da, elkarteak ematen dituen birgaitze-zerbitzuak finantzatzen laguntzeko dirua biltzeko.

 

Nola parte hartu?

Kanpainan parte hartzeko bi modu daude:

  1. Ekimenean parte hartzen duten igerilekuetako batean bustiz
    1. Igerilekuan mugatutako eremuan nahi diren metroak igeri egitea besterik ez da egin behar, eta esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko diploma egiaztagarri eta sinbolikoa jasoko da.
  2. Produktu solidarioak erosten
    1. familia osoarentzako artikulu solidarioak biltzen dituen katalogoa kontsultatu. Bertan, Mikel Urmeneta eta Katuky Saguyakyren diseinuak dituen merchandising mota guztiak aurkituko dituzu. Uztailaren 13an bertan, horretarako jarritako standetan edo elkartean bertan (Avd. Giza Eskubideak 37 behea, Vitoria-Gasteiz). Era berean, egun osoan zehar, boluntarioek informazioa eskainiko dute eta diptikoak banatuko dituzte esklerosi anizkoitza zer den eta nola lagundu azaltzeko.

Dokumentazioa