AEMAR (Esklerosi Anizkoitzaren Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
AEMAR, Esklerosi Anizkoitzaren Arabako Elkartea, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, esklerosiak bizitza aldatu zien eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkartzea erabaki zuten pertsona-talde batek osatua.
Esklerosi anizkoitza (EA) nerbio-sistema zentraleko (NSZ) gaixotasun bat da, neurodegeneratiboa eta kronikoa. Substantzia zuriari (SZ), garuneko substantzia grisari (SG) eta bizkarrezur-muinari eragiten die. Europan eta Ipar Amerikan pertsona heldu gazteen artean ohikoena den gaixotasun neurologiko kronikoa da.
AEMARek gizarte-laguntzako eta aholkularitzako zerbitzuak ematen dizkie diagnostikatu berri diren pazienteei nahiz haien senideei. Gaixotasunaren autokudeaketa eta bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko tresnak eskaintzen dizkiete EA duten gaixoei, jarduera fisiko erregularra sustatuz. Gimnasioa dute eta terapia okupazionaleko, logopedia, psikologia, hidroterapia, psikomotrizitatea, eskulanak, hipoterapia eta arteterapia tailerrak eskaintzen dituzte. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak ere garatzen dituzte eta garraio egokitua ahalbidetzen dute.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioak hogei urte baino gehiago daramatza AEMARekin lankidetzan, eta, batez ere, gaixotasunari buruzko sentsibilizazio- eta informazio-programak babesten ditu, baita funtsak lortzeko programak ere, bereziki "Mojate – Busti Zaitez" programa. Vital Fundazioak programa horretan laguntzen du, Estadio Fundazioak bezala, izan ere Fundazio horrek bere igerilekuak lagatzen ditu jarduera solidario hori gara dadin.
Urteko hitzarmena sinatuz lankidetzan aritzeaz gain, Vital Fundazioak beste hitzarmen batzuk ere sinatu ditu AEMARekin, finantzaketa behar zutelako laguntza-deialdietara aurkeztu diren programa jakin batzuk, esaterako pilates, hipopresiboak, etab.