Afarabaelkarteak antzezlan baten aldeko apustua egin du irailean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Vital fundazioak bat egiten du ekimen honekin.
Sinopsia
MEMORIA oroimenari eta oroimenaren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten oroitzapenak erregistratzeko ahalegina. Gaixotasunaren eta denboraren aurkako lasterketa. Ahanzturaren aurkako erlojupekoa. MEMORIA amona eta biloba baten arteko topaketa ere bada. Bere buruari galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegina, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz zure oroitzapenak? Zerekin geratuko gara ondorengook?
Fitxa Artístikoa:
- Sormea eta zuzendaritza: Itziar Manero
- Interpretazioa: Itziar Manero
- Sormen eta zuzendaritza laguntzailea: Silvia Larrauri
- Aholkularitza artistikoa: Silvia Larrauri, Itsaso Arana
- Iluminazioa: José Villegas
- Eszenografia eta jantziak: Paola de Diego
- Soinua: Asier Renteria
- Ikus-entzunezko materiala: Ekhi Hontecillas
- Ekoizpena: Itziar Manero
- Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Bilbao (Artistas en Residencia), Harrobia-Eskena (Transiciones), Garaion Sorgunea
Sarreren salmenta
Sarrerak 5€tan eros daitezke hurrengo bideen bidez:
AFARABA egoitza (Budapest hiribidea 29 bajo-bis, Salburua)
Vital Fundazioaren egoitza (Aiztogile 24) - AGORTUTAK
Online - AGORTUTAK
LEIHATILAN ekitaldia baino ordu erdi lehenago