AFARABA (Alzheimer eta beste dementzia batzuen elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
AFARABA Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da eta ongintzakoa. 50 boluntario eta 1.000 familia inguruk osatzen dute, eta profesional espezializatuen talde batek osatzen du zuzendaritza. Onura publikoko erakunde izendapena du 1997tik aurrera.
AFARABAk kalitatezko arreta ematera bideratutako kontzientziazio sozial eta instituzionala sustatzeko egiten du lan, programak eta zerbitzuak sortuz, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eta haien senide eta zaintzaileen ongizatean laguntzeko eta gaixotasunaren tratamenduan aurrera egiten duten ikerketa-proiektuak bultzatzeko.
Alzheimerren gaixotasuna da dementzia mota ohikoena. Garun-ehunaren alterazio neurodegeneratibo primario eta progresibo baten ondorioz gertatzen da, eta eremu kognitiboari, funtzionalari, emozionalari, jokabideari eta nortasun-eremuei eragiten die. Aldaketa horiek, dementzia duen eta autonomia galtzen ari den pertsonari ez ezik, familiari, lagunei, lankideei eta auzokideei ere eragiten diete, hau da, gaixoaren ingurune osoari.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioaren lankidetza 1997an hasi zen, eta hainbat hitzarmenetan gauzatu da, batez ere helburu hauetara bideratuetan:
- Ezagutza kudeatzeko ekintzak sustatzea, bai barruan, bai kanpoan, gaixotasunaren ezagutza eta bilakaera hobetzeko gaixoengan, baita gaixo horiek senideekin duten harremana ere.
- Prestakuntza eta tresnak ematea: bazkideentzako zein langileentzako hitzaldi-zikloak, ikastaroak, jardunaldiak eta tailerrak antolatzea.
- Aisialdia: gaixotasunak jotakoentzako aisialdi-jardunaldiak eta familientzako atseden-programak antolatzea.
- Dibulgazioa eta sentsibilizazioa: dibulgazio-materialak sortzea hainbat formatutan (erakusketa eta komikia) eta tailerrak abian jartzea.
- Alzheimerraren Espainiako Konfederazioaren Biltzarra egiteko laguntza.