1. Sarrera
FUNDACION VITAL FUNDAZIOAN, pribatutasuna babestearekin eta tratatzen ditugun datu pertsonalak behar bezala erabiltzearekin konprometituta gaude. Datu horiek webgune honetan on line eta, hala badagokio, edozein azpi-domeinu, microsite eta off-line bidez jaso ditzakegu.
Mesedez, irakurri arretaz politika hau eta ziurtatu ulertzen duzula eta dioenarekin ados zaudela, zure datu pertsonalak eman aurretik. Irakurritakoarekin ados ez bazaude, ez ezazu erabili webgune hau edo ematen dituen zerbitzuak eta ez ezazu zure daturik eman.
Gune honetara sartzea, bertako zerbitzuren bat erabiltzea edo zure datuak ematea, on line edo off line, baiezko ekintza argia dela ulertuko dugu, eta zure datuak ondoren adieraziko diren helburuetarako tratatzeko baimena eman diguzula (baimen hori beharrezkoa denean).
2. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOA
Posta-helbidea: Aiztogile kalea 24 (Kordoi Etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoa: lopd@fundacionvital.eus
Telefonoa: 945 064 355
Datuen Babeserako ordezkaria: lopd@fundaciónvital.eus Zure datuen tratamenduari buruzko zalantzarik, kexarik edo erreklamaziorik baduzu, zuzenean gure datuen babeserako ordezkariari helarazi diezaiokezu, hala badagokio, Datuak Babesteko Agentziara helarazi baino lehen. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu, eta gehienez ere bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen dugunetik kontatzen hasita.
3. Nola lortu ditugu zure datuak?
3.1 Interesdunak berak emanda
Gure programa, jarduera eta proiekturen batean erabiltzaile edo parte-hartzaile bazara, edo gure webgunearen erabiltzaile bazara, zuk eman dizkiguzu datuak, off-line edo on-line, gure zerbitzuak eskatzean, edo gurekin harremanetan jarri bazara informazio eske. Era berean, aurrez aurre eman ahal izan dizkiguzu, gure instalazioetara etorri bazara.
· Lehiaketak
FUNDACION VITAL FUNDAZIOAk antolatutako ekitaldi, jarduera, sustapen edo lehiaketaren batean parte hartzeko jabetza industrial edo intelektualeko eskubideek babes dezaketen edozein eduki (bideoa, argazkiak, testu-edukia, ikus-entzunezkoa …) bidaltzen badiguzu, horrek esan nahi du webgune honetan nahiz edozein sare sozial eta online plataformatan erabiltzeko eta zabaltzeko berariazko baimena ematen diguzula (Facebook, Instagram, Twitter, Youtube...), baita hirugarrenen eskura jartzeko, edo publizitate-dokumentazioan sartzeko baimena ere (liburuxkak, posterrak, sustapen-kartelak, etab.).
Eduki horien gaineko eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du. Hala ere, bidaltzeak berekin dakar FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI lagatzea eduki horien gaineko erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak. Eskubide horiek barne hartzen dute eduki horien erreprodukzio, banaketa, itzulpen, argitalpen eta dibulgazio totalerako edo partzialerako eskubideak, gaur egun ezagutzen den edozein komunikabidetan, edo etorkizunean garatzen den edozeinetan, edozein helburutarako. Lagapena ez da esklusiboa, doakoa da, iraupen mugagabekoa eta mundu-mailakoa, eta azpilizentziagarria. Beraz, egileak horiek ustiatzeko eskubideari eusten dio, lehen aipatutako bitartekoen bidez argitaratzearen normaltasunari kalterik egiten ez dion edozein modutan.
Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, edo eduki horiek lizentziatzeko behar diren eskubide, ahalmen eta/edo baimen guztiak dituela, eta horiek ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen, jabetza industrialeko eta intelektualeko edozein eskubide barne, eta baimen publiko edo pribatu guztiak lortzearen eta horiek beharrezkoak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak erabiltzeko eskubideen ordainketa guztiak egitearen erantzule izango da. Igorlea izango da hirugarrenek, Administrazio Publikoak barne, eduki horien edukiari eta jabetzari buruz egin ditzaketen erreklamazioen erantzule bakarra, baita FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI arrazoi berberengatik sor dakizkiokeen kalte-galeren erantzule bakarra ere. FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI berariazko ahalmena ematen dio Legeak bere eskubideak defendatzeko ematen dizkion ekintzak gauzatzeko.
· Adingabeak
Adingabea bazara eta egiten ditugun jardueretako batean parte hartu nahi baduzu, kontuan izan beharko duzu agian ez zarela guri zure datuak emateko ahalmena duen pertsona.
14 urte baino gehiago badituzu, zu zara zure datuen arduraduna, eta zuk zeuk eman ahal izango dizkiguzu. Mesedez, kontuan izan zure datuen pribatutasuna garrantzitsua dela, eta irakur ezazu Pribatutasun Politika hau osorik, datuak guri eman aurretik.
14 urtetik beherakoek euren datuak eman ditzakete FUNDACION VITAL FUNDAZIOAREN web-orrietan, baina gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimenarekin eta onarpenarekin baino ez; horiek izango baitira beren ardurapean dauden adingabeek web orrien bidez egindako ekintza guztien erantzule bakarrak, horien datu pertsonalak jasotzen dituzten formularioak betetzea eta, hala badagokio, haiekin batera doazen laukitxoak markatzea barne. Ohartarazten da arduradunek beharrezko mekanismoak gaitu beharko dituztela beren ardurapean dauden adingabeek datu pertsonalak ematea saihesteko, haiek gainbegiratu gabe, eta erakunde honek ez du horren gaineko inolako erantzukizunik onartuko.
14 urtetik beherako adingabe bat baimenik gabe datuak eman dituela hautemanez gero, baimen hori egiaztatzen duten dokumentuak bidaltzeko eskatu ahal izango zaie gurasoei edo tutoreei. Bestela, erabiltzaileari edo erregistroari baja emango zaio ahalik eta lasterren.
Gurasoek, tutoreek edo adingabeen legezko ordezkariek baimenik gabeko datu-tratamenduren bat hautematen badute, erreklamazioak edo kontsultak aurkeztu ahal izango dituzte lopd@fundaciónvital.eus helbidera jota.
3.2 Automatikoki lortuta gure webgunea bisitatzean
Datuak webgune honen bitartez edo duen edozein azpidomeinuren, mikrositeren eta abarren bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean, edozein inprimaki datu pertsonalekin betetzen duzunean, edo gurekin zuzenean posta elektronikoz komunikatzen zarenean …; baita cookieen eta beste jarraipen-teknologia eta web-analitika batzuen bidez ere. Horrek esan nahi du zure nabigatzailetik datuak bidaltzen direla gure zerbitzarietara, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaileen jarduna hobetzeko. Datu horiek automatikoki jaso eta biltegiratu ditzakegu guk geuk edo hirugarrenek gure izenean. Gure cookie politika kontsulta dezakezu.
3.3 Interesatua bera ez den beste pertsona batengandik lortuta
Zuk zeuk, interesdunak, zure datuak eman ez badizkiguzu, baizik eta hirugarren batek, datu horiek, kasuaren arabera, honako hauek jakinarazi ahal izan dizkigute: proiektu sozialak, prestakuntzakoak, hezkuntzakoak, kulturakoak, kirolekoak garatzeko gurekin akordioak edo hitzarmenak dituzten entitate edo erakundeek; ikasleak lehiaketetan eta abarretan inskribatzen dituzten ikastetxeetako irakasleek edo tutoreek. Tratatzen ditugun datuen kategoriak honako hauek izan daitezke: identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalei buruzkoak, inguruabar sozial, akademiko eta profesionalei buruzkoak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruei buruzkoak; enpleguari buruzko xehetasunak.
Programa zehatzetan bereziki babestutako datuak ere trata ditzakegu, adibidez, bainuak berritzeko eta egokitzeko, edo kirol-jardueretan.
Hirugarrenen datuak ematen dituenaren erantzukizuna da: a) datuak erabiltzeko aldez aurreko berariazko baimena izatea, eta b) bere datuekin egingo dugun tratamenduaren berri ematea. Pribatutasun-politika hau onartzeagatik, hirugarrenen datuak ematen dituenak berariaz bermatzen du baduela ekarpen hori egiteko baimena, eta guk ez dugu inolako erantzukizunik izango interesdunak edozein erreklamazio egiten badu.
4. Zer-nolako datuak tratatzen ditugu?
Tratatzen ditugun datu-kategoriak honako hauek izan daitezke:
·Interesdunak berak emandakoak: identifikazio-datuak (izen-abizenak, IFZ/IFK), harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa, …).
·Hirugarrenengandik lortutakoak: aurreko ataleko berberak.
·Automatikoki lortuak gure webgunea bisitatzean: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailea datorren gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzailearen mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).
Babes berezia duten datuei dagokienez: Datuen kategoria bereziak trata ditzakegu, hala nola osasunari dagozkionak.
5. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak eta zein da zure datuak tratatzeko dugun legitimazioa?
Ematen dizkiguzun datuak eta zurekin dugun harremanean sortutako guztiak hainbat helburutarako eta hainbat oinarri legitimatzaileren arabera trata ditzakegu:
HELBURUALEGE-OINARRIAErabiltzailea edo parte hartzailea bazara gure programa, jarduera eta proiekturen batean, zure datuak erabiliko ditugu kontaktua eta komunikazioa izateko, baita izena eman duzun jardueretan parte hartzea kudeatzeko ere.
Boluntarioa bazara, horiekiko harremana eta boluntariotza-konpromisoa kudeatzeko.Kontratu-harremana edo kontratu aurreko neurrien aplikazioa, interesdunak hala eskatuta.Informazioaren barne-sistema kudeatzea. Salaketa anonimoa ez bada, salatzailearen identifikazioa ez zaio emango salatuari.Legezko betebeharra betetzea (informazioaren barne-sistemei buruzkoa …).Cookie ez-teknikoen instalazioa.
Egiten ditugun jardueretan edo ekitaldietan irudiak hartzea/zabaltzea.
>Komunikazio komertzial elektronikoak abonatu gabeei bidaltzea.
Lehiaketa edo zozketetan parte hartzen baduzu: izena ematea, parte-hartzea eta sari-banaketa kudeatzeko. Irabazleen identifikazio- eta irudi-datuak argitaratzea barne, lehiaketa horri dagokionez baino ez. Argitalpen horrek ez dakar inolako ordainsari edo onura eskubiderik, saria emateaz gain.Interesdunaren baimena.Abonatuei komunikazio elektronikoak bidaltzea, gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzkoak, baita gogobetetze-inkestak ere.
>Cookie teknikoen instalazioa.
Gure webgunearen erabiltzaileen kasuan, edo e-posta baten igorle edo hartzaileen kasuan: on line egindako eskaerak kudeatzeko, eta zurekin harremanetan jartzeko.
Ekitaldi eta jarduera publikoetan edo jendearentzat zabalik dauden eta interes kultural handia duten lekuetan, hala nola prestakuntza-ekitaldietan, jardunaldietan, tailerretan, lasterketetan edo herri-festetan, argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izango dira. Material horiek webgune honetan edo sare sozialetan ditugun profiletan argitaratu ahal izango dira, baita Youtuben ere, ekitaldiaren/jardueraren berri emateko, dokumentatzeko eta haren memoria fotografikoaren/bideografikoaren parte izateko, betiere pertsona jakin baten irudia ekitaldiaren informazioaren osagarri izateko baino ez denean.
Vital Fundazioen (Fundación Vital Fundazioa, Fundación Bancaria Vital Banku Fundazioa, Fundación Estadio Fundazioa, Fundación Idiomas Fundazioa eta Fundación Sancho el Sabio Fundazioa) arteko datuak komunikatzea, administrazio- eta barne kudeaketa-helburuetarako, patronatuko kideekiko eta erabiltzaileekiko harremanen garapenean.Interes legitimoaEskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direlako kontratuzko edo aurrekontratuko harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko eta harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko; ematen ez badituzu, ezin izango dugu harreman horretatik eratorritako zerbitzua eman.Legitimazioa baimenean oinarritzen denean, edozein unetan kendu ahal izango duzu baimen hori, lopd@fundaciónvital.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Datu horiek kentzeak ez du zure datuen tratamendua baldintzatzen deskribatutako gainerako helburuetarako.
Gure interes legitimoan oinarritzen denean, zure datuen tratamendua proportzionatua dela eta zure pribatutasunean inpaktu minimoa dakarrela uste dugu, baina beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, zure datuak helburu horietarako erabiltzea nahi ez baduzu, mesedez, e-posta bat bidali lopd@fundaciónvital.eus helbidera.
Ekitaldi eta jarduerak zabaltzeko eta dokumentatzeko irudiak hartzeko legezko oinarri denaldetik duen interes legitimoari buruzko informazio espezifikoa. Interes legitimo hori aurreikus daiteke interesdunarentzat, eta parte-hartzaileak, arrazoiz, ekitaldiaren/jardueraren osagarri diren irudiak hartzea/zabaltzea espero dezake, hura grafikoki dokumentatzeko; betiere, interes kultural garrantzitsua nagusi den eremu batean; irudiak hartzeko eta zabaltzeko prozedura bat dugu, datuak babesteari buruzko araudia betetzeko eta tratatu beharreko datuak minimizatzeko; interesdunak eska dezakeen interes legitimo horri buruzko haztapen-azterketa bat egin dugu, eta interesdunak beti adieraz dezake bere irudia jaso/zabaltzearen aurka dagoela. Horregatik guztiagatik, uste dugu jarduera edo ekitaldi horietan irudiak hartzea neurrizkoa dela eta gutxieneko eragina duela pribatutasunean, baina beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, zure datuak helburu horietarako tratatzea nahi ez baduzu, adieraz iezaguzu ekitaldi/jarduera horretan bertan edo bidal iezaguzu mesedez mezu elektroniko bat lopd@fundaciónvital.eus helbidera, eta zure eskaera baloratuko dugu.Legezko interesari buruzko berariazko informazioa, Vital Fundazioen (Fundación Vital Fundazioa, Fundación Bancaria Vital Banku Fundazioa, Fundación Estadio Fundazioa, Fundación Idiomas Fundazioa eta Fundación Sancho el Sabio Fundazioa) artean patronatuko kideen eta erabiltzaileen datuak jakinarazteko legezko oinarria den aldetik.
Interes legitimo hori aurreikus daiteke interesdunarentzat, berariaz aitortuta baitago DBEOn, eta informazio-klausula guztietan, pribatutasun-politika honetan barne, jakinarazten baitzaio aipatutako Fundazio horiek beren taldea osatzen dutela datuak babesteko; jakinarazten diren datuak, batez ere, identifikazio- eta harreman-datuak edo datu ekonomikoak dira (ez da datu-kategoria berezirik jakinarazten), eta tratamenduaren eragina oso mugatua da interesdunengan; talde barruko komunikazioei dagokienez, interes legitimo horri buruzko haztapen-azterketa bat egin dugu. Interesdunak horren laburpena eska dezake, baina bidalketaren aurka dagoela adieraz dezake beti. Horregatik guztiagatik, komunikazioa proportzionatua dela deritzogu eta gutxieneko eragina duela pribatutasunean.ERABILTZAILEEK EMANDAKO EDUKIEN JABETZA INTELEKTUALA: FUNDACION VITAL FUNDAZIOAK antolatutako ekitaldi, jarduera, sustapen edo lehiaketaren batean parte hartzeko jabetza intelektualeko eskubideek babesten duten edozein eduki bidaltzen badiguzu (bideoa, argazkiak, testu-edukia, ikus-entzunezkoa…), horrek esan nahi du webgune honetan nahiz edozein sare sozial eta online plataformatan erabiltzeko eta zabaltzeko berariazko baimena ematen diguzula (Facebook, Instagram, Twitter, Youtube...), baita hirugarrenen eskura jartzeko, edo publizitate-dokumentazioan sartzeko baimena ere (liburuxkak, posterrak, sustapen-kartelak, etab…).
Eduki horien gaineko eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du. Hala ere, bidaltzeak berekin dakar FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI lagatzea (ez esklusiboki, dohainik, iraupen mugagabez eta mundu osoan, eta azpilizentziagarria) eduki horien gaineko erreprodukzio- eta komunikazio-eskubideak, barnean hartuta eduki horien erreprodukzio, banaketa, itzulpen, argitalpen eta dibulgazio totalerako edo partzialerako eskubideak, gaur egun ezagutzen den edozein komunikabidetan, edo etorkizunean garatzen den edozeinetan, edozein helburutarako. Beraz, egileak horiek ustiatzeko eskubideari eusten dio, lehen aipatutako bitartekoen bidez argitaratzearen normaltasunari kalterik egiten ez dion edozein modutan.
Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, edo eduki horiek lizentziatzeko behar diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen guztiak dituela, eta horiek ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen, jabetza industrialeko eta intelektualeko edozein eskubide barne, eta baimen publiko edo pribatu guztiak lortzearen eta horiek beharrezkoak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak erabiltzeko eskubideen ordainketa guztiak egitearen erantzule izango da. Igorlea izango da hirugarrenek, Administrazio Publikoak barne, eduki horien edukiari eta jabetzari buruz egin ditzaketen erreklamazioen erantzule bakarra, baita FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI arrazoi berberengatik sor dakizkiokeen kalte-galeren erantzule bakarra ere. FUNDACION VITAL FUNDAZIOARI berariazko ahalmena ematen dio Legeak bere eskubideak defendatzeko ematen dizkion ekintzak gauzatzeko.
6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko ditugu, eta, hori amaitu ondoren, interesdunak ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, interesatuak ziurtagiriren bat eskatuz gero, egin ahal izateko. Ezabatzea eskatu ondoren ere, behar den denboran mantendu ahal izango ditugu, eta tratamendua honako hauetara mugatu ahal izango dugu:
· Bete behar ditugun lege- eta kontratu-betebeharrak betetzeko,
· eta/edo gure aldetik edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitako legezko epeetan,
· eta/edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
Aurreko irizpideekin koordinatuta, datu pertsonalak ezabatu ahal izango dira, bai erregistro informatikoetan, bai paperean, antolakundearen irizpidearen arabera, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatzen duten beharrizan logistikoen eta/edo biltegiratze-espazioaren arabera.
7. Zein hartzaileri jakinarazi diezazkiokegu zure datuak?
Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzenean lotutako xedeak betetzeko, hala nola:
· Banketxeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko edo etxebizitza programarako eta komunak eraberritzeko finantzaketa aztertu, izapidetu eta emateko.
· Legeak dioenaren arabera, datuak derrigorrez jakinarazi behar zaizkien entitate edo organismoei: esaterako, Zerga-administrazioa.
8. Datuen Nazioarteko Transferentziak
Fundación Vital Fundazioan, datu pertsonalak beti Europako esparru ekonomikoan tratatuta eta kokatuta egon daitezen saiatuko gara. Hala ere, egoera jakin batzuetan, datuen nazioarteko transferentziak egin ahal izango ditugu, adibidez, interesdunaren eta Fundación Vital Fundazioaren arteko kontratu bat gauzatzeko beharrezkoa denean, adibidez, Europar Batasunetik kanpo kokatutako zerbitzu-hornitzaileak erabiltzen ditugunean, datu pertsonaletarako sarbidea izan dezaketenak, gure jarduerari laguntzeko zerbitzuak emateko (ostatua, housinga, SaaS, urrutiko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-posta marketinga bidaltzea marketina, artxiboak transferitzea, etab.) edo interesdunaren eskariz hartutako kontratu aurreko neurriak betearazteko.
Erakunde horiek ugari izan daitezke eta denboran zehar aldatu egin daitezke, baina saiatuko gara datuak babesteko arloan Europakoaren pareko babes-maila duten herrialdeetako erakundeak aukeratzen edo maila hori lortzeko berme egokiak dituztenak, edo DBEOn (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra) horretarako aurreikusitako salbuespenetako batean oinarrituta egingo dira.
9. SARE SOZIALAK ETA BEREHALAKO MEZULARITZAKO APLIKAZIOAK
Gurekiko komunikazioa arintzeko WhatsApp zenbaki bat zure esku jartzen badugu, erabili arduraz, irakurri WhatsAppeko pribatutasun-politika eta konfiguratu zure lehentasunen arabera, datu pertsonalak dituen informazioa bide horretatik bidali aurretik. Ez bidali kanal horretatik datu konfidentzialak dituen informaziorik edo fitxategirik, edo pribatuan eduki nahi duzunik, hori egiteko modu seguruagoak baitaude. Berehalako mezularitzako aplikazio horiek egoera jakin batzuetan erabilgarriak izan daitezkeen arren, gogorarazten dizugu Interneten argitaratzen duzun informazioa jende askorentzat dela eskuragarri, ezaguna edo ezezaguna, eta, beraz, arriskua dagoela zure eta beste batzuen intimitaterako. Bitarteko horren bidez informazio pertsonal, pribatu eta/edo intimoa edo isilpean eduki nahi duzuna ez ematea gomendatzen dugu. Ezin dugu zerbitzuaren funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren erantzukizuna geure gain hartu, ez baitugu guk ematen, gugandik kanpoko hirugarrenek baizik.
· Sare sozialen erabilera
Gure webguneak sare sozialetarako konektoreak ditu. Sare sozial baten bidez gurekin elkarreragitea aukeratzen duzunean, guk ezin dugu erabiltzaileak aukeratutako pribatutasunaren konfigurazioaren ardura hartu. Sare sozialak zure IP helbideari edo gure Webgunean bisitatzen ari zaren orriari buruzko informazioa eman dezake, eta cookie bat ezar dezake behar bezala funtzionatu ahal izateko, edo, adibidez, zure izena agertuko da sare sozial batean gure orrian ematen dituzun like-etan edo egiten dituzun iruzkinetan. Zure datu pertsonalak like edo iruzkin horiei lotuta agertzerik nahi ez baduzu, konfiguratu zure pribatutasuna hori saihesteko, zure datuak goitizen baten bidez emanez, adibidez, nic bat edo zure izen-abizenak adierazten ez dituen goitizena jarriz.
Saioa sare sozial horietako batean hasten baduzu gure web gune edo aplikazio mugikorretako bat bisitatzen duzun bitartean, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango dio zure profilari, eta informazio hori sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, irten zure saiotik sare sozialean gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik, ez baitago gure esku konektore sozialen bidez egiten den datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragitea.
Erabiltzaileak, gure sare sozialeko orri ofizialaren bidez, testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa eta/edo edukiak argitaratzea eta/edo partekatzea erabakitzen badu, eduki horiek dagokion lege-araudia betetzearen erantzule bakarra izango da. Gogorarazten dizugu, beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzula, eta kontu handia izan behar duzula haien datu pertsonalak jakinarazteko edo argitaratzeko. Titularrak baino ezin baimendu dezake bere datu pertsonalen tratamendua. Erabiltzaileak bere titulartasunekoak eta jabetzakoak diren edo hirugarrenek baimendutako datu pertsonalak, argazkiak, informazioak edo bestelako edukiak baino ezin argitara ditzake orrialde honetan edo gure orri ofizialean sare sozialetan. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu edo argitaratzen badituzu, zure erantzukizuna da datu horiek erabiltzeko, guri jakinarazteko eta argitaratzeko aldez aurreko berariazko baimena izatea, eta zure erantzukizuna da datu horiek guk tratatu ditugula edo zuk argitaratu dituzula jakinaraztea. Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak, datuen babesari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudirako eskubideari buruzko araudia ere urra dezake.
Nolanahi ere, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahal izango dugu web-orri honetatik eta gure sare sozialetako orrialdeetatik, erabiltzaileak indarrean dagoen legeria eta pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratu duela hautematen dugunean.
Sare sozialak ez daude zuzenean gure zerbitzuetan ostatatuta. Haiekin dituzun interakzioak beren politiken arabera arautzen dira, eta ez gure politiken arabera. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak, datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio xehatua izateko.
10. ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Hala dagokionean, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan; kasu bietan, eskaera idatziz eta sinatuta aurkeztu beharko duzu, NANaren edo pasaportearen edo identifikatzeko balio duen beste dokumentu baten kopia erantsita. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta hala egin ezean, erakunde honek ez du erantzukizunik izango.
· Datuak eskuratzeko eskubidea: zer datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita horien kopia bat eskatu ere.
· Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak zuzentzeko eska diezagukezu, edo datu osatugabeak osatzeko, adierazpen gehigarri baten bidez bada ere.
· Datuak ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta datu horiek beharrezkoak ez badira jaso ziren helburuetarako, zure baimena kentzen baduzu, datu horiek legez kontra tratatu badira edo legezko betebehar bat betetzeko.
· Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
· Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu, baldin eta tratamendu hori tratamenduaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.
· Erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten aurka egin dezakezu, zure gain ondorio juridikoak edo eragin nabarmena duten profilak egitearen aurka barne hartuta. Adibidez, laneko errendimenduarekin, egoera ekonomikoarekin, osasunarekin, lehentasunekin edo interes pertsonalekin eta abarrekin lotutako alderdiak aztertzea edo aurreikustea. Kasu honetan, zure lehentasunei buruzko profilak egin ditzakegu, horren aurka ez bazaude.
Aurreko edozein eskaera jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan egin dezakezu erreklamazioa. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eta eskubideak baliatzeko inprimaki-ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren web-orria kontsulta dezakezu: www.aepd.es.
- Arduraduna: FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOA.
- Tratemenduaren helburua: zurekin harremanetan egotea eta komunikatzea, eta online egindako eskaerak kudeatzea.
- Eskubideak: Hala dagokionean, datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, horien aurka egin, datuen aramangarritasuna eskatu, tratamendua mugatu ahal izango duzu eta ez zara erabaki automatizatu hutsen helburu izango, gure pribatutasun-politika ikus dezakezun informazio gehigarri eta osoan zehazten den bezala.