
Joan den urrian, Espainian erosi den lehenengo aulki berritzaile baten erosketa aurkeztu zuen Vital Fundazioak. Ohiko gurpil-aulkientzat iristeko gaitzagoak diren bidezidorretatik ibiltzeko aukera ematen die aulki horrek haurrei. Mendiko gurpil lodi bat duen aulki berezi bati lotutako motxila bat da, eta, orain, Vital Fundazioak, Senderos Accesibles ekimenarekin batera, ingurune naturaletan egiteko ibilbide-programazio bat eskaintzen du, guztientzako ibilaldi irisgarriak egiteko eta, horrela, behin betiko edo aldi baterako desgaitasunen bat edo mugikortasun urriren bat duten haurren inklusioa bultzatzeko.