
AFARABAk, Alzheimer eta beste dementzia batzuen elkarteak, Vital Fundazioaren laguntzaz, AISIA programa diseinatu eta abiarazi du. Ekimen aitzindaria da Araban, eta dementzia duten pertsonei nahiz haien familiei beren beharretara eta zirkunstantzietara egokitutako aisialdi-proposamen bat prestatu die. “Funtsezko jarduera da, identitate pertsonala garatzen, trebetasun sozialak hobetzen eta osasun fisikoa nahiz mentala sustatzen laguntzen duena. Aisialdiko jarduerak eskuratzea oinarrizko eskubidea da, eta funtsezko elementua pertsonen ongizate fisiko, emozional eta sozialerako”, nabarmendu dute sustatzaileek prentsaurrekoan.