'Gazteen artean' hiesa eta sexualitatea geletanHezkuntza programak
Kanpaina honen helburua ikasleen artean jokabide arduratsuak sustatzea da, GIBagatiko infekzioa prebenitzeko eta sexualitatearen ezagutza zabal eta positiboa izateko, ‘Geletan hiesa prebenitzeko eta sexualitateari’ buruzko kanpainaren barruan.
Programa Hiesaren kontrako Arabako Herritarren Batzordearen (SIDALAVA) laguntzarekin garatzen da eta asmoa herritar gazteak gizarteko erantzukizunean prestatzea da, GIBagatiko infekzioa prebenitzeko eta sexualitatearen inguruko ezagutza zabal eta positiboa emateko, metodo antikontzeptiboei eta jokabide sexual seguruei buruzko informazioaren bidez.
'Gazteen Artean-Hiesa eta sexualitatea ikasgela artean' 2000-2001 ikasturtean hasi zen programa da, 14 ikastetxek hartu zuten parte, eta, gaur egun. Arabako Lurralde Historikoko kuadrilla guztietako 37 ikastetxe publiko eta itundutara iristen da urtero.
Beste ekimen berritzaile bat ere abiarazi da, informazioa hurbildu eta prebentzio eta heziketa eskuhartzearen helmena hedatzeko helburuz 2017 ikasturtean lerro mugikor batean artatzeko aukera finkatu zen, gateen Whatsapp bidezko kontsultak egiteko aukera izan dezaten, hartara, erantzunaren berehalakotasuna bermatzen da. Kanpaina ikastetxeetako 15 eta 19 urte bitarteko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Informazioa
Proiektuaren balantze-datuak izugarriak dira: 5.000 mila esku-hartze baino gehiago erdi-mailako eta goi-mailako graduetako, Batxilergoko, DBHko, Lanbide Hastapeneko, HHEko eta Zereginen Ikaskuntzako ikasgeletan; 14 eta 18 urte bitarteko 51.300 nerabe eta gaztek; edo 55 mila preserbatibo baino gehiago eta beste 50 mila preserbatibo eta boligrafo estutxe, tailerretan banatuta. Era berean, 2009 eta 2021 artean, tresna terapeutiko gisa, 3.250 haurdunaldi-test eman dira, doan eta aurrez aurre.
Bere azken ekimena Asexora WhatsApp programa izan da. 2019ko irailean abian jarri zenetik 2020ko uztailera arte, 850 WhatsApp zenbatu zituen eta 1.256 WhatsApp hil horretatik 2021eko ekainera arte. Guztira, 2.106 online esku-hartze egin ziren, eta horietatik 801 aurrez aurreko bihurtu dira. Kontsulten % 63k planifikatu gabeko haurdunaldiei, koitoaren osteko pilulari eta/edo haurdunaldi-testaren eskaerari buruzko informazioa eskatzen dute; % 27k gai erotikoei eta bikotearen zailtasunei buruzkoa; eta % 10ek sexu-transmisiozko infekzioei buruzkoa.