Vital Fundazioak antolatua den Euskal Zinemaren Astea bere urteroko hitzordua betetzera itzuliko eta 39. edizio burutuko du, 2022an ekoitzitako film onenen eskutik. Otsailaren 20tik (astelehena) 25era (larunbata), publikoak sei film luze eta bost labur ikusteko aukera izango du, eta ondoren solasaldi bat egingo da protagonistekin.