![Semana de cine documental vasco](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2022-10/cabecera_desktop_scdv22.jpg)
Vital Fundazioak antolatutako Euskal Zinema Dokumentalaren VIII. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusi diren produkziorik onenak ekarriko ditu Vitoria-Gasteizera. Horien artean azpimarratzekoa da María Elorza zuzendari arabarraren ‘A los libros y a las mujeres canto' filma. Vital Fundazioa Kulturunea euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen sorta honen eszenatokia izango da hilaren 24tik 28ra.