Vital Fundazioak bere ondare artistikoko 27 lanekin antolatutako ‘Artea baino askoz gehiago da artea’ lehenengo enkante solidarioak 12.000 eurotik gorako diru-bilketa lortu du. Gizarte-bazterkeriari, gaixotasunari edo desgaitasunari aurre egiten dieten Arabako elkarteentzat izango da kopuru hori oso-osorik.