Vital Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak, Kirolaren Euskal Eskolak eta Arabako Futbol Federazioak bat egin dute oinarrizko futbolean balioak sustatzeko ekimen berri bat abian jartzeko: sakrifizioa, entrega, laguntasuna, zintzotasuna... Kadete mailako lehiaketara bideratua, programak hiru zutabe nagusi ditu eraginkorra izateko: prestakuntza, ebaluazioa eta esku-hartzea.