1. Hasiera
  2. 'Cosmium' proiektua

'Cosmium' proiektuaHezkuntza programak

Informazioa

Ekimen hau baliatu nahi duten ikastetxe guztientzat dago zabalik. Edukiak adin talde bakoitzari egokituta daude, eta gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez eskaintzen dituzte begirale adituek. Gainera, astronomiarekin lotutako erakunde ofizialen materialetan, teleskopio handiek (lehorrekoak eta estralurtarrak) hartutako irudi errealetan eta software espezializatuak egindako simulazioetan oinarrituta daude. Jarduera Susana Malon fisikari eta astronomoak koordinatzen du, Lumínica Ambiental-eko CEO eta zuzendariak.

'Cosmium-en’ gaueko zerua denbora errealean ikus daiteke, baita gizateriaren historiako edozein unetan ere. Horrek interakzio-aukera asko ematen ditu ikasleekin, eta horiek, adibidez, jaio ziren egunean zegoen gaueko zerua ikus dezakete. Vital Fundazioak sustatutako ekimen horri esker, Arabako ikasleek, modu erakargarri eta harrigarrian, eskuratzen dituzte hainbat ezagutza, hala nola Lurraren mugimenduei buruzkoa – Eguna/gaua eta urtaroak –zeruko objektuak, nola orientatu zeru izartsuari begiratuz, konstelazioak, planeta guztietan zehar ibilaldi bat egitea edo zibilizazioen mitologia eta kultura. Jarduera osatzeko, ikasgeletako tailerretan zeru-mapa bat eraikitzen ikasten da edo Araban dagoen argi-kutsaduraren irudiei buruz eztabaidatzen da.

Horrela, ikuspegi ludiko eta esperimental batetik, parte-hartzaileek oinarrizko gaitasunak garatzen dituzte, hala nola kultura zientifikoa eta teknologikoa, matematikoa, soziala eta herritarra. Era berean, proiektuak herritar gazteenak sentsibilizatzea du helburu, zeru garbiek gizateriarentzat duten garrantziaren inguruan, ondare horrek zientziarako, hezkuntzarako eta kulturarako duen balioa ezagutaraziz, eta, bistan denez, bizi-kalitatearen faktore gisa.

Programan parte hartzea

'Cosmiun' hezkuntza programan parte hartu nahi duten ikastetxeek informazio gehiago eskuratu eta izena eman dezakete 945 124 579 telefono zenbakian eta  cosmium@luminicaambiental.com e-postaren bidez ere bai.