
CaMinusirabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta hiru pertsonak osatzen dute, zeinetatik bik muskulu-distrofia izeneko gaixotasun arraro bat duten. Beste erronka bat prestatzen ari da elkarte hori, munduan gaixotasun minoritarioak pairatzen dituzten 70 milioi pertsonak ikusarazteko. Vital Fundazioa beti dute lagun bere ekimenetan, eta munduaren amaierako itsasargiraino iristea izango da hurrengo helmuga.CaMinus Finis Terrae izena eman diote proiektuari.
Informazioa
Iaz Erromara joan eta Frantzisko aita santuak harrera egin ondoren, 2025erako CaMinusen proiektua ekainaren 10ean abiatuko da Arabako hiriburutik, Oviedora errepidez iristeko. Behin hara iritsita, ekainaren 11n ekingo diote lehenengo etapari gurpildun aulkietan, 427 kilometro baino gehiago egiteko Finisterrera iritsi arte (ekainaren 20an). 10 egunetan zehar, Santiagoko jatorrizko bidetik ibiliko dira, Mellideraino. Han, Frantziako bidearekin egingo dute bat, eta Santiago de Compostelaraino iritsiko dira. Hirugarren aldiz iritsiko dira Obradoiro plazara erromesaldian, baina oraingoan “munduaren amaieraraino” jarraituko dute.
Ibilbidea