Vital Fundazioaren Astearte Musikalen XXXIII. edizioa bihar amaituko da Oiasso Kamerata Irunen 2014an sortutako hari-orkestraren kontzertuaren eskutik. Bere ibilbidean herrialde edo kontzeptu ezberdinetan oinarritutako musika esperientziak proposatzea izan du helburu eta oraingoan, ‘Gerra eta Bakea’ izenburupean, errusiar musikan barrena egindako bidaia bat eskainiko dute, historiako musikari ospetsuenetako batzuen lanen eskutik.