![Martes musicales](/sites/default/files/styles/noticia_destacada/public/2023-03/Martes%20musicales%202022-2023_1.jpg)
Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan Fernando Arias biolontxelo-jotzaileak eta Noelia Rodiles piano-jotzaileak osatzen duten Arias-Rodiles Bikotearen emanaldia izango dugu bihar. Hitzordu honetarako aukeratu duten Slavic Soul programak mundu eslaviar zabalean zeharreko ibilbide bat proposatzen du, Dohnányi, Janáček eta Shostakovichen lanekin.