Vital Fundazioaren Astearte Musikalek Scarbó Bikotea izango dute bihar eszenatokian. Laura Sánchezek eta Cristina Lucio-Villegasek osatzen dute bikote hori eta, pianoan lau eskutara, Brahms-en, Liszt-en, Schubert-en eta Ravel-en obrak interpretatzen dituzte. Kontzertu honetako egitaraurako, dantza bat, rapsodia bi eta fantasia bat aukeratu dituzte, askatasuna, exotikoarekiko zaletasuna, espiritu erritmikoa edo hainbat herrialdetako folklorera hurbiltzea nagusi diren forma musikaletan inspiratutako errepertorioa..