Vital Fundazioaren Astearte Musikalek 33. edizioari ekin diote lehenengo mailako kontzertuen eskutik. Inaugurazioko kontzertuan Kairos Project Ensemble aritu zen eta ganbera musikako gailur-obren programa bat eskaini zuen. Aste honetan Trio Fortunyren txanda izango da, genero honetako estatuko talde indartsuenetako bat.