ASOPARA (Parkinson Gaixoen Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Parkinsona duten gaixoen elkartea, kaltetuak, senitartekoak eta Parkinson gaixotasunarekin sentsibilizatuta dauden pertsonak elkartzeko beharragatik sortu zen. Gaixotasun hori nerbio-sistemaren afekzio bat da, eta mugimendua, oreka, muskulu-tonua eta jarrera koordinatzeaz arduratzen diren garun-egituren endekapen kroniko eta progresiboa dakar. Bigarren gaixotasun neurodegeneratibo hedatuena da. Gizonei zein emakumeei eragiten die, eta kasuen % 15an 40 urte bete aurretik hasten da.
Elkarteak informazioa, aholkularitza eta arreta eskaintzen die Parkinsonen pazienteari eta haren senideei, eta euskarri lana egiten du gaixotasunaren prozesuan zehar.
Dauden zerbitzu publikoak osatuko dituzten baliabide espezializatuak eskaintzen dituzte, eta diziplina anitzeko tratamendua eskaintzen dute gizarte-langile, psikologo, fisioterapeuta, logopeda eta abarren esku-hartze koordinatuarekin, gaixoen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta. Horretaz gain, komunitatea eta bere erakundeak Parkinsonari buruz informatzen eta kontzientziatzen dituzte.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa 2017an hasi zen ASOPARArekin lankidetzan, ‘Egoera aurreratuan dagoenParkinsona duten gaixoeilaguntza integrala’ emateko proiektuan laguntzeko (gaixo horiek dagoeneko ezin baitira joan elkartean egiten diren jardueretara).
Proiektu horri esker, gaixorik urte luzeak daramatzaten pertsonak artatzen dira, fase aurreratuenean baitaude eta, ondorioz, sintomak larriagotu egiten dira eta mendekotasun latza eragiten dute. Orduz geroztik eta orain arte, lankidetzari eutsi diogu, programa berari laguntzeko urteko hitzarmenak sinatuz.