Vital Fundazioak eta Arabako Mendialdeko Kuadrillak XX. mendeko ahozko memoria biltzeko programa jarri dute abian Arabako eskualde horretan. Proiektu aitzindaria da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horri esker, ezagutza tradizionalei, sinesmenei, erritualei, praktika zeremonialei, antzezpenei, elikatzeko moduei, soinuzko eta musikazko adierazpenei, soziabilitate kolektiboko moduei eta erakundeei buruzko testigantzak bilduko dira.