1. Hasiera
  2. Amelia Tiganus 'Sexu-indarkeriaren, pornografiaren eta prostituzioaren arteko loturak"
amelia

Informazioa

Globalizazio eta neoliberalismo garaietan, emakumeen sexu- eta ugalketa-gaitasunaren esplotazioa industria bihurtu da, mundu mailako indartsuenetako bat. Feminismoaren laugarren olatuak sexu-indarkeria du agendaren erdigunean, eta horren barruan sartzen dira prostituzioa, pornografia eta alokairuko umetokiak. Esparru hori gogoan izanik, Amelia Tiganusek teoria feminista eta lege-esparrua bere ezagutza teorikoetatik eta lehen pertsonan bizitako esperientziatik abiatutako analisi kritiko batekin uztartuko ditu hitzaldian.

 

Gonbidapenak

Gonbidapenak azaroaren 11tik aurrera egongo dira eskuragarri Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24, kordoi etxea) edo online inprimaki honetan (egun berean aktibatuko da):

GONBIDAPENAK AGORTUTA