AAL (Laringektomizatuen Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Laringektomizatuen Arabako Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, eta laringektomizatua bere familia-, gizarte- eta lan-giroan integratzea ditu helburu nagusi.
Elkarteak eskola bat du, profesionalek artatuta, laringektomizatuei hizkera esofagikoa edo erigmofonikoa irakasteko. AAL, gainera, laguntza psikologikoa eta soziala eskaintzen die Vitoria-Gasteizko eta bere probintziako kaltetuei, gaixotasunaren ondorioak gainditu eta erabat senda daitezen.
Beste jarduera batzuk ere egiten dituzte: Laringektomizatuen Elkarteen urteko topaketa, laringektomizatu berriei bisitak ospitaleetan, ibilaldi soziokulturalak, senidetasun bazkariak, mantentze-gimnasia eta tabakoaren aurkako eta usaimena eta dastamena berreskuratzeko tailerrak.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
AALekiko lankidetza hasieratik izan zen Vital Kutxarekin, eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen 1999tik. Laguntzak azalpen-liburuxkak argitaratzeko eta tailerrak eta jarduerak egiteko beharrezko ekipoak erosteko ziren.
Vital Fundazioa erakundea eratu zenetik ere eutsi egin zaio urteko lankidetza-hitzarmenari, logopedia-foniatriako laguntza-eskolarako eta monitoreak mantentzeko; administrazio- eta kudeaketa-gastuetarako ematen dien laguntzaz gain.