2023ko Vital Fundazioaren egutegiaOndarea
Vital Fundazioak egutegi bat argitaratu du aurten ere, Arabako ondare naturalaren balioa islatzen duten 12 irudi biltzen dituena, horma eta mahai gaineko formatuetan.
Vital Fundazioak 2023ko egutegirako aukeratu duen gaia "Bigarren eraztuna" da, eta irudiak gure lurraldearen perimetroa inguratzen duten mendikateen multzoari dagozkio, eta dagoeneko ezaguna den Arabako hiriburuko Eraztun Berdea zabaltzen du.
Bizitzaz inguratuta gaude, Arabar guztiok dugun pribilegioa da, ingurumen-aberastasun handiko gune batean bizitzea, Estatuko biodibertsitate-indize handienetako batean. Ekimenak gure lurraldeko ingurumena defendatzeko eta babesteko dugun konpromisoari erantzuten dio.
Informazio gehiago https://calendario.fundacionvital.eus/eu/abendua
Bilketa puntuak
Doan jaso ahal izango dira:
- Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea – Aiztogile 24): Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara eta Ostirala 8:30 - 14:00.
- Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta 13-15): 18:00etatik 20:30era (asteartetik larunbatera) eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan). Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an aretoa itxita egongo da.
- Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua). 19:00etatik 20:30era astelehenetik ostiralera (Programazioaren arabera)