Zuzenak FundazioaKirol inklusiboa
Zuzenak Fundazioaren helburu behiena kirol egokitua sustatzea eta jendarteratzea da, eta, horretarako, desgaitasunen bat duten pertsonentzat beren-beregi sortutako jardueren eskaintza zabala garatu du: kultura, gizartea eta kirolarekin lotutako jardueren programak.
Vital Fundazioak ematen dio izena bere ikur nagusiari, saskibaloi egokituko taldeari, hain zuzen ere. Gainera, bi erakundeen arteko harreman estuari esker, askotariko jarduerak antolatzen dira hainbat kirol modalitateren inguruan; hala nola txirrindularitza, tiro olinpikoa, mahai-tenisa eta badmintona.
Halaber, lankidetza-hitzarmen horrek hainbat integrazio-ildo bultzatzen ditu ohitura osasungarriak sustatzeko tailerren programa zabal baten bidez, besteak beste, pilatesa, urpeko igeriketa, lasaitzeko ariketak, musika-terapia eta aisialdiarekin loturiko beste hainbat ekintza barne hartzen dituena. Ekimen horiekin guztiekin lortu nahi dena herritarren sentsibilizazioa areagotzea da.