Vital Fundazioak ematen duen GUTAKO BAT sariak badu irabazlea: Estibaliz Urresola zuzendari laudioarra. Arabako zinemagintzako profesional esanguratsuen lana aitortzen du sariak eta larunbatean emango zaio ZINEMASTEA, Euskal Zinemaren Festibalaren 41. edizioaren amaiera ekitaldian.