Zabaldantza (Mulixka dantza taldea)Kultura

Euskal dantzak modu erraz eta entretenigarrian ikasi nahi dituzu?
Vital Fundazioak eta Mulixka Dantza Taldeak bat egin dute ZabalDantza abian jartzeko, "euskal dantza" edonondik eta bakoitzak aukeratzen duen erritmoan ikasteko aukera ematen duen sareko plataforma.
Mulixka dantza taldea 2016an sortu zen, Josu Sanchez dantza irakaslearen zuzendaritzapean. Dantza tradizionala ukitu moderno eta gaurkotuarekin uztartzen duen dantzari talde gaztea da. Proiektu honen helburu nagusia euskal dantzen kultura ezagutaraztea, sustatzea eta zabaltzea da.
Zatoz dantza egitera!
Plataforma sarean mugarik gabe jarraitzeko asmoz sortu zen eta dantza eta tutorial berriekin haziz joango da, horrela ekimen bizia eta aktiboa bilakatuz. Material didaktikoa erabilgarria eta praktikoa da edonorentzat, dagoen lekuan eta nahi duen unean.
Ikasi dantzan:
- Arin-Arin
- Bidasoatik Harago
- Irish polka.
- Jaurrieta (Axuri beltza)
- Iturria.
- Aurreskua (Agurra)
- Minuet
Animatu eta begirada bat emaiozu kanalei! Zure erritmoan ikastea ez zen inoiz hain erraza izan.
Bideoak www.zabaldantza.com webgunean edo Youtubeko kanalean daude eskuragarri