Fundación Vital Fundazioa y Mulixka Dantza Taldea se han unido para poner en marcha ZabalDantza, una plataforma en red que permite aprender ‘euskal dantza’ desde cualquier lugar y al ritmo que cada persona elija.
Informazioa
Zabaldantzak aukera ematen du ordenagailu, tablet edo smartphone baten bidez, dantza-plazetan egin ohi diren dantzak ikasteko, errepasatzeko eta hobetzeko. Tresnak 21 bideo tutorial ditu, modu desberdin eta oso bisualean grabatu eta editatuak, webgune praktiko eta intuitibo batean jasoak. Dantza bakoitza zailtasunaren eta dantzari kopuruaren arabera sailkatu da, bakarrik edo lagunduta, haur edo helduekin, nahi den dantza aurkitu eta ikas dadin.
Sarean mugarik gabe jarraitzeko asmoz sortu da plataforma, eta dantza eta tutorial gehiagoz hornitzen joango da, hazteko, ekimen bizia eta aktiboa baita. Material didaktikoa erabilgarria eta praktikoa da edonorentzat, dagoen lekuan dagoela eta nahi duen unean.
www.zabaldantza.com web bidez eskura daitezke bideoak.