Duela ia zazpi hamarkadatik hona, Gabon gauaren aurreko ostegunean, Vital Fundazioak antolatzen duen Gabonetako Merkatu tradizionalak edizio berri bat egingo du aurten, programa alai baten eskutik: Plaza Barrian kokatutako ehun bat postu, Arabako produktuen uztartze-dastatzeak Kordoi Etxean, musika-animazioa, dastatze solidarioa, Arabako produktuen zozketa edo hainbeste jende zain izaten duen 2025erako Vital Fundazioaren egutegiaren banaketa. Ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango da. Iaz 14.000 pertsonak baino hartu zuten parte jaiegun bihurtu den urteroko hitzordu finko horretan.