Vital BootcampsEnplegua
Informazioa
‘Vital Bootcamps' formazioek zibersegurtasunean trebatuko dituzte langabezian dauden 30 pertsona, eta oso intentsitate handiko programa laburrak dira, % 100 enplegura bideratuak. Ikasleek ez dute aldez aurretik inolako ezagutzarik behar eta, taldean eta modu praktikoan lan eginez, trebetasun tekniko oso espezializatuak eta enpresek eskatzen dituztenak eskuratzen dituzte.
Zibersegurtasun programaren ardatza da ikasleak gaitzea zibererasoak egin eta simulatzeko eta ziberzaintza zentroetan lan egiteko. Ikastaroaren ondoren, estatuko batez bestekoa baino % 30 gehiagoko soldata duen lanpostu batean hasteko gaitasuna izango dute, langile eskaera handia duen sektore horretan.
Ikastaroak % 100 praktikoak dira eta 490 orduko iraupena dute. Aurrez aurre emango dira EmpleoArabaren Vitoria-Gasteizko instalazioetan, urritik aurrera, SEA Arabako Enpresak elkartearen laguntzari esker. Ikasleek modalitate biren artean aukeratu dezakete: lanaldi osoa (16 aste) edo lanaldi erdia (26 aste). Matrikula doakoa da ikasleentzat.
Prestakuntzan parte hartzeko hautagaitzak Lanbidek proposatuko ditu, eta EmpleoArabak eta The Bridgek aukeratuko dituzte
Aurretiko izena ematea
Abuztuaren 26ra arte dago zabalik, sakatu hemen