1. Hasiera
  2. Sexberdinak - Antzerkia
Sexberdinak - Obra de teatro

Informazioa

Gehienentzat ezezaguna den gai batera hurbiltzea du helburu istorio honek: garun-paralisia duen mutil baten bizipenak eta emozioak, bereziki alderdi afektibo-sexualari buruzkoak. Era berean, aurreiritziak, autoestimua, konplexuak, maitasunik eza eta bakardadea aztertzen dira. Gorputz ezberdinez hitz egiten da eta zoriontasunari buruz hausnartzen du.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Autoreak: Kepa Errasti eta Telmo Irureta
  • Aktoreak: Miren Arrieta eta Telmo Irureta
  • Argazkigintza: Mikel Martinez - Dock Estudio
  • Ekoizpena: Paola Eguibar eta Nagore Plazaola. Tanttaka Teatroa.

Sinopsia:

Diotenez, Anaren bihotza hutsik dagoen logela bat da. Nikok berea tatuatu nahi du. Igogailu batean harrapatuta daude eta ezezagunak izatetik lagunak izatera pasako dira. Beno, hau duela hiru urte gertatu zen, baina iraganera bidaiatuz, orain kontatuko digutena biziko dugu. Jendearen maitasuna, sexua, bakardadea eta aurreiritziak izango dira jorratuko diren gaiak. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan murgilduta dabilen gozoki-saltzaileak inolako konplexurik gabe azalduko dituzte beren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, bere paralisi partikularrarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, hazkunde pertsonaleko istorioa, umorez eta minez erdi betea.

Sarrerak

Sarrerak 5€tan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (24 aiztogile denda, behea) edo online inprimaki honen bidez. Halaber, sarrerak proiekzioaren egunean bertan egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan emanaldia baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.

* Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako udalerriak jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 77 68 58 telefonoan