
Vital Fundazioak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin duen konpromisoan, genero-berdintasunari buruz hitz egiten eta hausnartzen jardungo du, besteak beste, hitzaldi, antzerki edo musikaz osatutako ziklo batekin.
Informazioa
Hogeita hamar urte bete eta ezkongabe, lanean frustratuta eta zure bizitza izan denarekin desengainatuta egotea baino gauza okerragorik ba al dago?
Ba bai. Okerrena da hogeita hamaika urte betetzea, neguan hondartza bat baino are bakarrago egotea, lanik gabe egotea eta konturatzea zure txakurra dela zure maitasun handi bakarra.
Eta gainean zure lagunek helburuz betetako bizitza perfektua dutela ematen badu? Kasu horretan, urtebetetzeko tartaren aurrean eseri eta mokaduka jatea besterik ez zaizu geratzen...
Ez galdu 'Putos 30', 30eko krisialdiari buruzko komedia dibertigarria.
Fitxa tekniakoa
- Generoa: Komedia
- Hizkuntza: Gaztelera
- Konpainia: Malkoa
- Aktoresa: María Simón
- Iraupena: Ordu bat
- Adin gomendatua: 16 urteetatik aurrera
- Zuzendaritza: Gerard Clua
Sarrerak
Sarrerak 5€tan eskura daitezke aurrera Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24, kordoiaren etxea) edo formulario honen bidez: