PetankaKirola

Kirol merkea da, edonon jolas daiteke eta edonork parte har dezake. Horregatik guztiagatik, petanka txapelketa Vital Fundazioaren +55 programaren klasiko bihurtu da. Lehiaketa hau Arabako Petanka Elkartearekin antolatzen du.
Lehiaketa bi fasetan antolatzen da:
- Lehenego fasea, kanporaketak, Hegoaldeko pistetan (k/ Alberto Schommer, z/g).
- Finalak, El Pilarreko pistetan (k/ Venezuela)
Epaile bitartekari bakarra dago eta edozein bola-jokorekin jokatzen da modalitate guztietan. Hirukote modalitatean zozketaz lehiatzen da, mele estiloan kanporaketetan. Partaideek euren bola-jokoak erabili ahal dituzte, homologatuak badira.