ONCE (Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
2018an 80. urteurrena ospatu zuen ONCEk, eta zerbitzu espezializatuan konprometituta dago, itsutasuna edo ikusmen-desgaitasun larria duten pertsonei eguneroko lanak (desplazamendua, norberaren zaintza, etxeko lanak, informaziorako sarbidea, etab.) egiteko ahalik eta autonomia-mailarik handiena emateko, baita ikusmena galtzearen inpaktura modu positiboan egokitzeko baliabideak emateko ere. Era berean, pertsona kolektibo horren hezkuntza-, lan- eta gizarte-inklusiboa sustatzeko zerbitzuak ematen ditu.
Laguntza psikosoziala, errehabilitazioa, komunikazioa eta informazioa eskuratzea, hezkuntza-arreta, enplegurako laguntza, kultura-, aisialdi-, arte- eta kirol-sustapena eta gizarte-ongizateari laguntzea. Gainera, arreta pertsonalizatuko zerbitzu horiek bibliografia-egokitzapeneko jarduera eta baliabideekin, laguntza tekniko espezifikoekin, animazio soziokulturalarekin, boluntariotzarekin eta abarrekin osatzen dira.
Gure lurraldean antolatzen dituzten beste jarduera batzuk kaskaniloen lasterketa eta ardazki-lehiaketa dira.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
1995ean hasi zen Vital Kutxaren gizarte ekintza ONCE erakundeari laguntza ematen afiliatuen eguna ospayzeko. Egun hori urtero txandakatzen zen euskal lurralde bakoitzean. Urteak igaro ahala, afiliatuen eguna ONCEren Astea bihurtu zen.
Ondoren, 2000. urtetik aurrera, erakundeak 'Guztiontzako mundua, ezintasunak gainditzen' Argazki Lehiaketa garatzen lagundu du. 2005az geroztik, 'Kaskabiloen Lasterketa' ere babestu dugu, bikoteka itsuan korrika egiteko esperientzia bat, parte-hartzaileetako batek begiak estalita eta soka baten bidez elkartuta. Gainera parte-hartzaile guztiek kaskabilo bat daramate itsuentzako entzumen-seinale gisa. Helburua herritar guztiak sentibilizatzea da, desgaitasuna duten pertsonek gainditu beharrekoaren beri emanez.
Erakundea Vital Fundazioa bihurtuta, programa horiek babaesteko lankidetza-hitzarmenei eusti diete.