Kultur txangoakKultura
Inguruko lekuetako kultura ezagutzeko, bertatik betara bisita egitea baino modu hoberik ez dago. 1, 2, 3 eta 4 eguneko kultur txangoen programa honi esker, kultura ardatz duten hainbat txango egiteko aukera izango dute. Ez galdu aukera hau eta ezagutu itzazu aurtengo proposamenak.
Informazioa
Parte-hartzaileak
Arabarrentzako irteerak, euren kabuz balia daitezen. Mugikortasun urriko pertsonek kontsultatu.
Izen-emateak
Inskripzioak heldutako hurrenkeraren arabera egingo dira. Pertsona bakoitzak gehienez bi pertsona apuntatu ahal izango ditu.
Ordaintzeko modua
Ordainketa edozein kreditu-txartelekin egingo da. Txartelik ez baduzu, kontu-zenbaki bat emango dizugu, eta erreserbaren egunean egin ahal izango duzu ordainketa.
Ohar orokorrak
- Banakako logela kopurua hotelen erabilgarritasunaren araberakoa izango da, eta kostu gehigarria izango du. Logela hirukoitzak, hotelen erabilgarritasunaren arabera.
- Ezin bada joan, irteeraren zenbatekoa itzuliko da, betiere antolatzaileek eskatutako gutxieneko aurrerapenarekin jakinarazten bada (kontsultatu).
- Irteeraren zenbatekoa ez da itzuliko adostutako orduan aurkezten ez badira.
- Irteera bakoitza egiteko, antolatzaileek zehaztutako gutxieneko parte-hartzaile talde bat egon beharko da.
- Erakundeak beretzat gordetzen du irteera baliogabetzeko eskubidea, bai eta ezinbesteko arrazoiengatik hura aldatzekoa ere.
Irteera lekua
- Babesgabeak: Jesús Guridi kalea – autobus geltokia
- Europa: Txile kalea – Taxi geltokia
Izen-emateak
Kontsulta ezazu txango bakoitzaren izen-ematea jarraian: