
Zein da gertuko hainbat lekutako kultura ezagutzeko modu onena, in situ egindako bisitaren bidez baino? Irteera kulturalen programa honek motibazio kultural batekin hainbat txango egiteko aukera eskaintzen du. Ez galdu aurtengo proposamenak ezagutzeko aukera.
Informazioa
Maiatzak 12: GASTEIZ – MURTZIA
7:45h PAZ – Bakea kalea, ospitalaren parean - Optikan
8:00h EUROPA - Chile kalea – Taxi geltokia
- Murtziarako bidean. Bazkaria ibilbidean (prezioan sartua). Ostatua. Afaria bezeroaren kontura
Maiatzak 13: MURTZIA
Gosaria. Hirira bisita gidatua egingo dugu, katedralera sartuz, baita elizbarrutiko museora ere. Janaria, bezeroaren kontura. Arratsaldean Salzillo plazara joango gara. Afaria, bezeroaren kontura. Ostatua.
Maitazak 14: MURTZIA – CARTAGENA – MURTZIA
Gosaria. Cartagenarako irteera, alde zaharrera bisita gidatua egiteko. Amaitutakoan, Erromatar Museoa bisitatzera joango gara. Janaria bezeroaren kontura. Bisita gidatua 'Museo Naval'era. Murtziara Itzulia. Afaria bezeroaren kontura. Ostatua.
Maiatzak 15: MURTZIA – CARAVACA DE LA CRUZ – ALBACETE
Gosaria. Caravaca de la Cruzerako irteera, bertako gaztelua eta basilika bisitatzeko. Albaceterako irteera. Bezeroaren konturako bazkaria. Albacetera bisita gidatua. Afaria bezeroaren kontura. Ostatua.
Bisita gidatua Caravaca de Cruz gaztelura eta basilikara
Maiatzak 16: ALBACETE – GASTEIZ
Gosaria. Gasteizera irteera. Bazkaria bidean, (prezioan barne). Gasteizera helduera.
Prezioak
495€/persona bakoitzeko
Banakako-gelaren gehigarria: 150€
Prezioak barne-hartzen ditu:
- Autobuseko bidaia gidari laguntzailearekin.
- Lehen eta azken eguneko bazkaria bidean.
- AD ostatua, Hotel Pacoche 3* (Murtzia) eta Sercotel Los Llanos 4* (Albacete)
- Bisita eta sarrerak
- Bidaia asegurua
Izen-emateak
Izen-emateak appirilaren 7tik 25era egin daitezke, edo plazak agortu arte, Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile 24, kordoi etxea)