
Mugarik Gabeko Musikariak GKEak, Vital Fundazioaren laguntzaz, Elikagaien Arabako Bankuaren aldeko jaialdi solidarioa antolatu du. Ekimena apirilaren 4an, ostirala, izango da, 19:30ean, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), eta Gandarwa-ren, Kalimba taldearen eta Juanjo Bordés-en emanaldiak izango dira bertan.