1. Hasiera
  2. Node
  3. Isiltasunaren kartografia
crecer mujer

Sinopsia

Eta isiltasunaren mapa bat egingo bagenu? Nora eramango ote gintuzke?

Gure b izitzan irristratu diren hitzik gabeko gune horien kartografia egiterik bagenu?

Ze forma izango luke gure barneko artografiak. Gaztaro menditsuak, edo haurtzaroko haran zabalak topatuko genituzke agian. Edo bideak bat-batean mozten dituzten amildegia.

Ipuneiz-ipuin abrnean gordetako momentu horietan barrena galtzea proposatzen dizuet, nirekin batera bidaiai egitea. Hasieran borabide gabe abiatuko gara. Garai bateko esploratzaile ausarten gisara egingo dugu aurrrera, mundu berriak deskubrituz, edo sasiak jandako bideak zabalduz. Eta auskalo, egian, zorte pixka batekin gure isiltasunei hitzezko mapak sortuko dizkiegu.

Kontaketa honetan, nire azaleko arrakaletatik oihuka datozen kontuak kontatuko ditut, barneko itsaso harrotuan orroka ari zazkidan olatuen ahotsa emango diet. 

Bidaia bat proposatzen dizuet, denboran, eta espazioa zeharkatutko dituen bidaia. Ni izango naiz gidari eta ipuinak ibilgailu.

Odei Arregi

Artearen Historian lizentziatu banintzen ere behin taula gainera igota ez da jeitsi. Istoriak kontatzeak kilikatzen nau. Bater¡z ere clownean aritu banaiz ere, zirko, dantza eta ahozkotasunean ere sartuta nabil. Gasteizko gizarte etxeetan sormen dantzako saioak egiten ditut umeekin. Eta gaur egun Arabazan arabako ahozkotasuneko taldean dabil buru belarri eta Zurrunka konpainiarekin titiritera lanetan.