2024-2025 ikasturtean enpresetan praktikak egiteko Erasmus LH Beken deialdia atera du lehen aldiz Vital Fundazioak. Laguntzak Arabako Lurralde Historikoan erroldatutako ikasleentzat dira. Bertako Lanbide Heziketako ikastetxeetan matrikulatuta egon behar dute eta goi-mailako ikasleentzako Erasmus mugikortasun programan onartuta ere bai.