ASAFESek (Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak)eta Vital Fundazioak antolatu dute ‘Eskutik osasun mentalaren alde’V. Ibilaldi Solidarioa. Nazioartean hilaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, aipatutako ekimenak gaixotasun horren garrantzia ikusarazi nahi du eta gaitz batera doan estigma hautsi
Informazioa
Aurten, Osasun Mentalerako Munduko Federazioak hitzordu honetarako markatutako ildoa lantokian osasun mentala lehenesteko beharra da, lan-baldintzetatik eta estresaren kudeaketatik hasi eta gizarteratzearen eta ahalduntzearen garrantziraino
Ibilbide Solidarioan bildutako diru guztia osasun mentala sustatzen duten eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitate hobea sustatzen duten proiektu berritzaileetan inbertituko da.
Izen-emateak
Izena emateak (5 €) kamiseta, zozketan parte hartzea eta hornidura hartzen ditu barne. Izen-emateak egiteko bideak:
- El Corte Inglés (kirol-saila)
- Ibilaldiaren egunean bertan 9:15etik 10:15era
- Online bidez ASAFES webgunean, www.asafes.org