Vital Fundazioak urtero antolatzen duen ekimena da, eta gure eskualdean Araban ekoitzitako artea bultzatu eta balioetsi nahi duen lehiaketa bakarra izateagatik nabarmentzen da. Zas Kultur kultur eragileak bat egiten du Vital Artearen urteroko deialdien helburu nagusiarekin: gure tokiko artea sustatzea. Hori dela eta, Zas Kultur eta Vital Fundazioa elkarlanean aritu dira azken hiru urteetan lehiaketaren osagarri diren hainbat jardueratan, gure zero kilometroko artistei modu eraginkorragoan laguntzeko.
Informazioa
2023ko edizioan saritutako pertsonekin topaketa: Alejandra Bueno, Natalia Albeniz, Jesús Ramírez eta Zirika. Artistek jendaurrean partekatuko dituzte beren lanak eta beren ibilbidea, Rubén Díaz de Corcuera artista eta idazlearen moderazioarekin.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.