
Vital Fundazioak beste laguntza-deialdi bat ireki du 2025/2026 ikasturtean Erasmus programarako. Bekak 1200 eurokoak izan daiteze, eta Araban erroldatuta dauden eta Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude.
BEKEN TRAMITAZIOA
Laguntzak eskatzeko, ikasle interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Eskaera inprimakia bete ➔ESKAERA INPRIMAKIA (maiatzaren 5ean aktibatuko da)
Eta agiri hauek garaiz bidali izana (gehienez 5 eguneko epean): becas@fundacionvital.eus emailaren bitartez:
- Erroldatze eguneratua
- Learning Agreement
*Izapide hau betetzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko.
Eskaerak egiteko epea: 2025eko maiatzaren 5etik 31ra.
Kontsulta ezazu hemen oinarriak
IZAERA BEREZIKO BEKAK IZAPIDETZEA
Beka horiek familia-unitatean benetako premia ekonomikoa duten pertsonentzat dira.
Eskabidearen inrpimakian beka berezietara sartzeko laukitxoa aktibatu bada, honako dokumentu hauek bidali beharko dira helbide honetara (becas@fundacionvital.eus), eta ERASMUS BEKA BEREZIA gaian honako hau adierazi::
- NAN-a
- Familia-erroldaren ziurtagiria
- Familia-unitateko kide guztien 2024ko ekitaldiko datu fiskalak
- Egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk.
*Dokumentazio hori 2025eko maiatzaren 31a baino lehen jasotzen ez bada, ez da kontuan hartuko haren izaera berezia, eta eskaera hori ohiko beken betekizunen eta baldintzen arabera baloratuko da.
Kontsulta ezazu hemen oinarriak