Erasmus bekak Bekak
![](https://www.fundacionvital.eus/sites/default/files/styles/articulo_cabecera/public/2023-05/becas-1400_1.jpg)
Vital Fundazioak Erasmus programarako laguntzak eskaintzen ditu ikasturte guztietan, baldintza hauek betetzen dituzten ikasleentzat: esparru nazionaleko edozein unibertsitatetan matrikulatuta egotea, Arabako Lurralde Historikoan erroldatutakoa izatea eta graduko ikasleentzako mugikortasun-programan onartua izatea. Laguntza hauen bidez, unibertsitateko prestakuntza garaian, ikasketen zati bat haien zentroetatik kanpo egiteko aukera erraztu nahi zaie ikasleei, bai eta gazteen lan-aukerak eta garapen pertsonala sustatu ere, lan-merkaturako sarrerari ahalik eta baldintza onenetan ekin diezaioten.